POLIZIA OPERAZIOA

Jendarmeek ustezko ETAko kide bat atxilotu dute Frantzia erdialdean, eta beste pertsona baten bila ari dira

Frantziako Poliziak ustez ETAkoa den emakume bat atxilotu du gaur arratsaldean, Frantzia erdialdean. Polizia iturrien arabera, Itxaso Legorburu gasteiztarra da atxilotua. Atxiloketaren unean berarekin zegoen beste gizon batek ihes egin du, eta bere bila dihardute.

2009ko apirilaren 15a
20:14
Entzun
Frantziako poliziak ustezko ETAko kide bat atxilotu du gaur arratsaldean Mezieres-en-Brenne herrian, Frantzia erdialdean. Atxilotua Itxaso Legorburu gasteiztarra da iturri horien arabera. Jendarmeek jakinarazi dutenez, operazioak zabalik jarraitzen du, atxiloketaren unean berarekin zegoen gizonezko batek ihes egin duelako.

Jendarmeek ustez ETAkoak diren bi pertsona horiekin topo egin dutenean gertatu da atxiloketa. Arma denda baten aurrean zeudela ikusita, beti ere polizia iturrien arabera, identifikatzeko eskatu ondoren, ustezko ETAko kideek auto batean ihes egin dute. Autoarekin istripu bat izan eta gero atxilotu du Frantziako poliziak emakumea, jendarmeen arabera, dokumentazio faltsuarekin eta armaturik. Gizonak ihes egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.