Sanferminak

Jende oldea iritsi da Iruñera larunbatarekin

Autobus geltokian etengabea da jendearen joan-etorria eta tren geltokia ere bete egiten da tren bat iristen den aldiko. Bideoa: Orreaga Fundazioaren bazkari herrikoia San Jose plazatxoan, kalez kale kantuan ibili ostean. [YouTube]http://youtu.be/7RDyaMJ-MLc[/YouTube]

2011ko uztailaren 9a
16:26
Entzun

Heldu da larunbata, eta heldu da jendetza Iruñeko kaleetara. Atzo jada nabaritu zen kaleetan aurreko egunetan baino jende gehiago zegoela, eta gaur goizeko entzierroan ere ohi baino jende gehiago sartu da ibilbidera. Jendetza, hala ere, egunean zehar ari da iristen sanferminetara. Autobus geltokian etengabea da jendearen etorrera, eta tren geltokia ere bete egiten da tren bat iristen den aldi bakoitzeko.

Eguraldiak, gainera, lagundu egiten du zerua lainotuta esnatu bada ere, pixkanaka argitu baitu kalea. Gaztelu enparantza bete egin da eguerdian bazkalaurreko vermoutha hartzeko, eta arratsaldeko lehen ordurako kaleak ere betetzen hasi dira. Txarangak eta jendearen joan-etorri handia etenik gabeko jaia iragarri dute gau osorako.

Larrialdi zerbitzuetakoak ere prest daude jendetzari aurre egiteko. Bart nahiko gau lasaia izan dela aitortu dute, ez dela ezbehar askorik izan. Hala ere, gaurko eguna zentzu horretan gogorra izango dela iragarri dute, jende asko hurbildu baita festara. Horrelakoetan, lana ere ugaritu egiten da ospitalean.

Gaur eta bihar, urtero bezala kaleak beteko dira, eta igandean lasaitasuna itzuliko da pixkanaka. Biharko eguna Independentziaren Eguena izendatu dute aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.