Aietetik Arnagara. Kanboko gaur goizeko ekitaldiak Aietekoak 2011n izan zuen eskema errepikatu du, eta orduan bezala gaur ere ez dira falta izan ETAren erabakiari babesa eman dioten nazioarteko pertsona ospetsuak. Guztien artetik zazpi izen nabarmendu dira, Arnagako Adierazpena sinatu dutenak:
-Cuauthemoc Cardenas: Mexiko Hiriko alkate ohia, Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren sortzailea eta Internazional Sozialistaren ohorezko presidentea.
-Gerry Adams: Sinn Feineko presidente ohia eta Irlandako Asanbleako kidea.
-Jonnathan Powell: Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren kabinete buru ohia eta negoziatzaile britaniar nagusia Irlandako bake prozesuan.
-Bertie Ahern: Irlandako lehen ministro, gobernuburu eta kabinete buru ohia.
-Pierre Joxe: Frantziako Barne eta Defentsa ministro ohi eta Kontseilu Nazionaleko kide ohia —ez da izan Arnagan—.
-Hubert Vedrine: Frantziako Atzerri ministro ohia —ez da izan Arnagan—.
-Michel Camdessus: Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari orokor ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia.
Antolatzaileetako ordezkariak:
-Brian Currin: Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea.
-Raymond Kendall: Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea.
-Alberto Spektorovsky: Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea.
-Anais Funosas: Bake Bidea-ko kidea.
-Agus Hernan: Foro Sozialeko kidea.
Bake topaketetan, horiez gain, jende ezagun asko izan dira antolatzaileek luzatu zieten gonbidapena onartuz eta Euskal Herriko ordezkaritza zabala izan da:
-Jean-Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea.
-Kotte Ezenarro. Hendaiako auzapeza.
-Colette Capdevielle diputatua.
-Max Brisson. LRko senataria.
-Frederique Espagnac PSko senataria.
-Florence Lasserre-Davin. Modemeko diputatua.
-Txetx Etxeberri, Mixel Berhokoirigoin eta Michel Tubiana bakegileak.
-Vicent Bru. Modemeko diputatua.
-Alain Iriart. Hiriburuko auzapeza.
-Andoni Ortuzar EAJko presidentea.
-Joseba Egibar EAJko kidea.
-Anita Lopepe EH Bai-ko kidea.
-Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia.
-Maddalen Iriarte, Bakartxo Ruiz eta Adolfo Araiz EH Bilduko legebiltzarkideak.
-Arkaitz Rodriguez Sortuko presidentea.
-Eukene Arana Elkarrekin Podemos.
-Gaxan Sad Irisarri Podemos Navarra.
-Pili Zabala Ahal Dugu-ko legebiltzarkidea.
-Rafa Larreina eta Pello Urizar EAkoak.
-Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea.
-Maite Iturre Udalbiltzakoa.
-Antton Etxebeste ETAko kide historikoa.
-Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia.
-Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia.
-Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia.
-Raul Arza UGTkoa.
-Iratxe Alvarez ESK-koa.
-Susana Egia Steilasekoa.
-Biktor Galarza Hirukoa.
-Imanol Ibero EHNEkoa.
-Alazne Intxauspe Etxaldekoa.
-Joseba Azkarraga Sareko kidea eta ETArekin negoziatzaile izandakoa.
-Koldo Tellitu. Ikastolen elkartekoa.
-Janire Beyrie Etxerat-ekoa.
-Saioa Iraola Bilgune Feministakoa.