Azoka

Jende ugari batu du Santa Luzia egunak Urretxun eta Zumarragan

2006ko abenduaren 13a
17:06
Entzun
Bi herriek batera antolatzen duten festa bakarra da Santa Luzia eguna. Eta larri ibiltzen dira hala ere erakustoki guztiek bere lekua izan dezaten. Hango animalia, jakia, jantzia, taloa... Zumarrak eta Urretxuko txoko guztietan zeuden erakustokiak.

Hotz dago, baina hala ere kalera joateko deia egiten zuen goizean indartsu ageri zen eguzkiak. Euskal Herri osotik gerturatu da jendera Gipuzkoako bi herri horietara, eta trafiko arazoak ere sortu dira. Garraio publikoa indartu dute, baina autoz joandakoak asko zirenez, auto ilara luzeak sortu dira goizean Ormaiztegi aldera. Aparkatzea ere ez zen lan erraza. Izan ere, bi herrietako aparkaleku askotan erakustokiak jarri dituzte.

Hainbat animaliaren artean lumadunak ere baziren aurten, iaz ez bezala. Iaz hegaztien gripea zela-eta debekatuta zegoen hegaztiak erakustea, baina aurten ez.

Goizean hainbat lehiaketa izan dira, eta hemen batzuen irabazleak: Zaldirik onenaren saria Jose Ignacio Agirre araiarrak (Araba) irabazi du; behorrik onenarena Javier Azpiolea buruagarrak (Nafarroa); urteko moxalik onenarena Eusebio Urrestarazu idiazabaldarrak (Gipuzkoa); pottoka zaldien lehiaketa Zape zaldibiarrak (Gipuzkoa); pottoka behorrena Begoña Ibarguren zizurkildarrak (Gipuzkoa); errezil sagar saria Maddi Iradi hernaniarrak; barazki lehiaketa J.Manuel Zabalegi martutenearrak (Gipuzkoa); eta fruta lehiaketa Maddi Iradi hernaniarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.