Gaur goizean iritsi da Korrika Nafarroara, Ziorditik, eta dagoeneko Iruñera bidean da euskararen aldeko lasterketa. Jende asko ari da parte hartzen lehen kilometroetan, eta herriz herri haur, gazte eta heldu ugari izan da lekukoaren atzetik korrika. 65 urteko gizon batek ere hainbat kilometrotan egin du korrika. Ordutegia betetzen ari dira korrikalariak.
Aguraindik Altsasura joan da goizaldean euskararen lekukoa, eta Sakanan, eguraldia lagun, hainbat eta hainbat dira euskararen alde korrika egiten ari direnak, Etxarri-Aranatz eta Arbizu artean, esate baterako. Lakuntza, Arruatzu, Ihabar... Olaztitik Uharte-Arakilera arte joan denik ere izan da. Gero, Zuarrarrate mendatean gora hamar bat lagun aritu dira korrika lekukoa eramaten etenik gabe.
17. Korrikaren lehen kilometroak besterik ez dira hauek, eta gaur arratsaldeko 19:00etan Iruñera iritsiko da; jendetza espero da, euskararen ofizialtasuna aldarrikatzeko. Gaur goizean jada entzun dira "Sanz entzun, Nafarroa euskaldun" lehen oihuak. Korrikalariak egunean zehar bero handia jasaten ari dira, eta iluntzerako freskoagoa espero dute antolatzaileek.
Ibai Maruri BERRIAko kazetaria zuzeneko kontakizuna ari da egiten bhttp://berriketan.info sare sozialean.
Gaurko erreferentzia nagusiak:
Altsasu 08:16:12
Irurtzun 12:02:27
Lekunberri 13:51:49
Auza 16:32:49
IRUÑEA 18:53:52
Errotxapea 19:28:19
Antsoain 19:41:58
Txantrea 19:46:31
Burlata 20:00:49
Atarrabia 20:15:46
Barañain 23:44:55
Bihar goizeko erreferentzia nagusiak:
Noain 01:41:16
Gares 05:02:34
Lizarra 10:45:58