Jendea etxetik botatzeari aurre egiteko eraren bila ari da Lopez
BILBO. Hipoteka pagatu ezin dutenak etxetik ez botatzeko moduaren bila ari da Eusko Jaurlaritza, Patxi Lopez lehendakariak jakinarazi duenez. «Erakunde publikoak ezin dira besoak gurutzatuta geratu etxea utzi beharrean dauden familiak ikusita», esan du. Lopezek azaldu du eskumen gutxi dituela Jaurlaritzak eta bitartekari aritzea duela aukera. EAEko urte judizialaren hasierako ekitaldian hitz egin zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu