Istilu handiak izan dira bart Baiona Ttipian, Baionako festen azken egunean, Poliziak Xilko eta Patxoki tabernen inguruan zegoen jendearen aurka jotzean.
Askatasunak emandako azalpenen arabera, goizaldeko hiru eta erdiak aldera agertu da Polizia bi ostatu horiek dauden kalera, itxita zeuden arren ordutegia ez zutela betetzen argudiatuta. Festen azken eguna izanik, jende asko zebilen kalean inguru horretan.
Lehendabizi ostatuen inguruan zegoen jendearekin eztabaidan aritu dira poliziak, eta ondoren, haien kontra jo dute gas poteak eta gomazko pilotak erabiliz. Bi ordu eta erdi iraun du Poliziaren oldarraldiak, eta Askatasunaren arabera, asko dira zaurituak.
Iturri horren arabera, hasieran anbulantziei ez zieten uzten jendea artatzen. Azkenean utzi diete beren lana egiten, eta hainbat lagun erietxera eraman behar izan dituzte.
Askatasunaren iduriko, "aurrez ondo pentsaturiko eraso ikaragarria" da bart gauean gertatutakoa, eta Frantziak mugimendu abertzale eta euskaltzalearen kontra hartu duen"jokabide errepresiboaren" baitan kokatzen du.
Euskal Herria
Jendearen kontra oldartu da bart Polizia Baiona Ttipian
Asktasunaren arabera, 03:30ean Xilko eta Patxoki ostatuetara joan dira, itxita zeuden arren ordutegia ez zutela errespetatzen argudiatuta. Jendearekin eztabaidan aritu ondoren, gas poteak eta gomazko pilotak jaurtiz jo dute inguruan ziren ehunka herritarren aurka. Baionako festetako azken gaua zen. Hainbat lagun zauritu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu