Jendeari eraso egiten ibiltzea egotzita, bi gazte atxilotu dituzte
BILBO. Ertzainek atzo goizaldean bi gazte atxilotu zituzten Bilbon, jendeari eraso egiten ibiltzea leporatuta. Atxilotuek 22 eta 26 urte dituzte, eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, taberna baten kanpoko aldean sortu zen liskar batean oldartu zitzaizkien hainbat pertsonari. Erasotzaileen artean beste gazte bat ere izan zela azaldu dute, baina hura atxilotzeko modurik ez zutela izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu