Euskal Herria

Jendetza bildu da Beasainen, ostiraleko sexu erasoa salatzeko

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, adingabeko bati sexu erasoa egiten saiatzea egotzita.

Plazan egin dute protesta. JUAN CARLOS RUIZ, ARP
Berria.info
2014ko otsailaren 17a
20:31
Entzun

Beasainen (Gipuzkoa), Loinazko San Martin plazan, elkarretaratze jendetsua egin dute, Asmube elkarteak antolatuta, joan den ostiralean izan zen sexu erasoa salatzeko. Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, adingabe bati sexu erasoa egiten saiatzea egotzita. 

Beasaingo Udalak bat egin du Asmuberen deialdiarekin. "Herrian izandako eraso sexistaren aurrean bere gaitzespena eta salaketa" adierazi du udalak. "Genero bereizketatik datorren edonolako eraso eta giza eskubideen urraketa onartezina da", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.