Konponbideari begira

Jendetza bildu da Donostian, 'Bakea, Erabakia' lelopean

Aurreko asteko Baigorriko atxiloketen harira deitu dute EH Bilduk eta EH Baik manifestaziora. Bake prozesuan sakontzeko beharra nabarmendu dute deitzaileek. Hasier Arraizek bakegintzan pausoak emateko eskua luzatu dio Arantza Quiroga EAEko PPko buruari.

Manifestazioaren burua, Saguesen. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko urriaren 3a
08:47
Entzun

Euskal gatazkaren koponbide prozesuari bultzada berri bat emateko, jendetza bildu da gaur arratsaldean Donostiako kaleetan. EH Bilduk eta EH Baik deitu dute mobilizazioa, Bakea, erabakia lelopean. Sortuko presidente Hasier Arraizek eskua luzatu die eragile politiko guztiei bake prozesuan "elkarguneak" bilatzeko, eta PPko Arantza Quirogak asteon esandakoak "positiboki" baloratu ditu.

Donostiako Artzain Onaren plazati abiatu da manifestazioa, 17:10 aldera, eta ordubete inguru iraun du.  Zurriola hondartzako errepidea osorik bete dut, dentsitatea handiegia izatera iritsi ez bada ere. Oro har, isila izan da martxa, baina zenbait unetan presoak etxeratzearen alde eta demokrazia eskatuz oihu egin dute. Bidean Ernai gazte erakundeak sinatutako zenbait pankarta ikus dira, bi estatuen "errepresioa" salatuz, eta amaieran, ehun bat gaztek eseraldia egin dute Kursaal ondoko zubian.

"Gure konpromisoak bermatzen du prozesua atzeraezina dela, eta Euskal Herrian luzaroan irauten ari den gatazka konpontzeko engaiamendu irmoa dugu", esan du Anita Lopepe EH Baiko eledunak manifestazioa hasi aurretik. Horrez gain, Lopepek Frantziari eskatu dio bakegintzan hitzetatik ekintzetara pasatzeko.

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramaileak, berriz, ontzat jo ditu atzoko Quirogaren hitzak, eta eskua luzatu dio bake bidean sakontzeko. "Bakea ez da lagunekin egiten, arerioekin baizik". Quirogak atzo baloratu egin zuen EH Bilduko hainbat buruk Vocento taldeko egunkarietan publikatutako eskutitza.

Ezohiko ibilbidea egin du manifestazioak, Artzain Onaren katdralean hasi eta Nestor Basterretxea eskultorearen Bakearen Usoan, Saguesen, bukatu baita. Han, bi belaunaldiren izenean hitz egin dute Pablo Gorostiaga Laudioko alkatea ohiak eta 18/98 auzian zigortutakoak eta Garazi Mugertza EH Bilduko Gipuzkoako batzarkide gazteak. Lehenak azpimarratu du Euskal Herria "aurpegia ematen duen herria" dela. Mugertzak, berriz, aldarrikatu du eurak izango direla "bakearen belaunaldia".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.