EUSKAL PRESOAK

Jendetza bildu da Laudion, Pablo Gorostiagari ongietorria emateko

Preso ohia atzo geratu zen aske. Auzitegi Nazionalak 18/98 sumarioan zigortu zuen, Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izatea egotzita.

Pablo Gorostiaga, Laudion. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 23a
11:57
Entzun

Igande goizean atera zen Gorostiaga Herrerako espetxetik, eta iluntzean harrera egin zioten Laudioko plazan ehundik gora lagunek.

Gorostiagak 73 urte ditu, eta Laudioko alkate izan da hiru aldiz. 18/98 makrosumarioagatik izan zen espetxeratua, 2007an, Egin auzian.

2013an, Laudioko jaietako pregoilari izendatu zuen jai batzordeak Gorostiaga, baina Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariak eskatuta, hura pregoilari izatea debekatu zuen epaileak. Urte hartako irailean hil zen Gorostiagaren bikotekide Judith Uriarte, gaixotasun baten ondorioz; Gorostiaga ez zuten garaiz Euskal Herriratu, eta ez zuen bikotekidea agurtzeko aukerarik izan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.