Aroztegiko makroproiektu urbanistikoa gelditzeko eskatzeko manifestazioak jendetza bildu du Elizondon (Nafarroa). Aroztak plataformak deituta, Landa eremua defendatu! Aroztegia gelditu lelopean egin zuten mobilizazioa. Elizondoko plazatik atera da, eta Lekarozen bertan bukatu da, ekitaldi batekin. «Herriaren hitza errespetatzeko» eskatu dute.
Jendetza bildu da Lekarozen aroztegiaren proiektuaren aurka. "Bizitzak sostengatzen dituzten bizimoduak desagerrarazi nahi dituzte".#GureanGaur#NafarroaGaur@aroztakpic.twitter.com/zqQspED9Xq
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) May 15, 2021
Luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa gune bat eta bederatzi zuloko golf zelai bat eraiki nahi dituzte Lekarozko herrian. Apirilaren 8an hasi ziren lanetan, Palacio de Aroztegia SM enpresak aginduta. Oraingoz, ordea, herritarrek lanak gelditzea lortu dute. Kanpaldia egin zuten lanak egitekoak dituzten lurretan, eta hamaika egun egin zituzten bertan, enpresako makinak hortik atera arte.
Herri ekimenaz harago, Baztango udalak ere salaketa aurkeztua du enpresaren kontra. LAB sindikatuak ere enpresa salatu zuen Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian. 2019ko uztailean, Aroztegiko obren emakidaren plegua baliogabetu zuen, eta adjudikazio prozedurarekin jarraitzea ezinezkoa zela adierazi zuen auzitegiak. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak lehengo auzitegi horren akordioa berretsi zuen 2020ko ekainean. Sindikatuaren hitzetan, onartezina da baldintza agiria baliogabetua duten eta esleipena gelditua duten obrak hastea.
Proiektuaren kontra protesta egiteko, bizikleta martxa bat abiatu zen, atzo, Iruñetik. Gaur iritsi da Elizondora, manifestazioa hasi baino pixka bat lehenago.
Martxa ailegatu da Elizondora!
— Aroztak Herri Ekimena (@aroztak) May 15, 2021
Gaur da eguna,
AROZTEGIA GELDITUKO DUGU!
DENAK ELIZONDORA!#AroztegiaGelditukoDugu#M15Elizondorapic.twitter.com/NnW1UgdBJV