Kilometroak jaiari bezala, Nafarroa Oinez-i ere lagundu dio eguraldiak aurtengoan. Tafallan (Nafarroa) herenegun hasi ziren Nafarroa Oinez ospatzen, eta atzo izan zen «egun handia».
Ekitaldi nagusia ere, beraz, atzo egin zuten. Han izan dira Ikastolako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak. Nafarren hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen legedia aldarrikatu zuten, eta Jose Maria Aierdi gobernuko ordezkariak zoriondu egin zituen ikastolako arduradunak, jaia bizirik mantentzeagatik.
Lortutako diruarekin ez dute inbertsio «handirik» egiteko asmorik: «Estutzen gaituzten eta lo egiten uzten ez diguten zorrei aurre egin nahi diegu», azaldu zuen Paula Arregik, Tafallako Ikastolako zuzendariak.
Asteburu osoan egitarau oparoa izan dute. Lau gune izan dira ia bi kilometrotan banatuta, eta haurrak izan dituzte erdigunean: Sustrai, Hazi, Zuhaitz eta Kimu.
MILA MILA ESKER auzolanean aritu zareten ehunka bolondresei.
— Nafarroa Oinez 2022 (@Nafarroa_Oinez) October 16, 2022
ERE etorri zareten guztiei… Eguna AHAZTEZINA izatea lortu dugu
MILA ESKER a todas las personas que han participado en el gran auzolan. También a todas las personas que se han acercado. Ha sido INOLVIDABLE pic.twitter.com/2hG1RB9vEp
Datorren urterako lekukoa Etxarriko (Nafarroa) Andra Mari Ikastolari eman diote.
Ikusi gehiago:Haurrak bestaren erdigunean