gizartea

Jendetza Kilometroetan

'Hirekin mundura' lelopean ospatu zuten atzo, Donostian, Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. 2010ean, Pasaian eta Lezon.

2009ko urriaren 5a
15:20
Entzun
Izugarrizko jendetza izan zen atzo, Donostian, Kilometroetan, eguraldia lagun. Antolatzaileen aurreikuspen guztiak gainditu egin ziren. Zurriola Ikastolak eta Barandiaran Lizeoak antolatu dute aurtengo Kilometroak, Hirekin mundura lelopean. Hain zuzen, bi ikastetxeek bat egiteko xedea daukate.

Sei kilometro eta erdi zituen ibilbideak, Urumea ibaiaren ekialdean, sei gune prestatu zituzten, eta goizean goizetik izan zen jende uholdea.

Iragarri bezala, 12:30ean, Mikel Laboa abeslari donostiarraren (1934-2008) omenez, gune denetan Txoriak txori kantua abestu zuten. "Benetan hunkigarria izan zen", Kilometroetako arduradunen arabera. Ekitaldira Laboaren alargun Marisol Bastida eta alaba Agurtzane joan ziren.



2010ean Pasaian eta Lezon izango da Gipuzkoako ikastolen aldeko festa. Lezon ikastola egingo dute, eta horrako baliatuko dute jaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.