Jessica Urizar (Kortezubi, Bizkaia) urriaren 12an Cabrera de Mar-en (Herrialde Katalanak) hil zen haurraren (11 urte) kasua artxibatu egin du epaileak, EITBk jakinarazi duenez. Autopsiaren arabera, “bat-batean” hil zen, eta hura artatu zuten medikuek deliturik egin ez zutela erabaki du epaileak.
Urizar Arratzuko (Bizkaia) ikastetxeko gelakideekin batera joan zen Cabrera de Marreko aterpetxera, egun batzuk pasatzera. Iritsi eta berehala gaizki sentitzen hasi zen, sabeleko minez eta botaka. Harekin joandako irakasleek bi osasun zentrotara eraman zuten, baina medikuek ez zioten ezer topatu haurrari. Gastroentiritis birikoa zuelakoan jarabe bat ematen hasi ziren, baina hurrengo egunean haurrak okerrera egin zuen eta hil egin zen.
Gizartea
Jessica Urizarren kasua artxibatu egin du epaileak
Autopsiaren arabera, 11 urteko haurra "bat-batean" hil zen eta epaileek medikuek deliturik egin ez zutela erabaki du. Duela hilabete eta erdi zendu zen Katalunian Jessica Urizar, gelakideekin egiten ari zen ibilaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu