Jesus Bollada preso barakaldoarra aske geratu zen atzo. Albocasser espetxean zegoen preso. Bollada 1987ko urrian atxilotu zuten, eta aurten 26 urte beteko zituen espetxean. Izan ere, hasiera batean espetxetik irteteko eguna 2006ko maiatzaren 20rako bazuen ere, 197/2006 doktrina ezarri zioten, eta irteteko eguna 2017ra arte luzatu zioten. 197/2006 doktrina aplikatu zioten lehen presoetako bat izan zen.
Jesus Bollada aske geratu da, doktrina ezarri zioten lehen presoetako bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu