Jesus Egiguren eta Odon Elorza, legeztatzearen alde

2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Alderdiko ildo ofizialetik aldenduta, Jesus Egiguren PSEko presidenteak esan du «politikoki» egokiena Sortu legeztatzea litzatekeela. Haren iritziz, Gorenak Sortu legeztatu izan balu «azkartu» egingo zuen bakerako bidea. Hala ere, PSEko presidenteak adierazi du «anekdota txiki bat» dela Gorenak Sortu erregistratu ez izana, ezker abertzalearen apustu politiko berriari ematen baitio garrantzia, hartutako bidea «bueltarik gabea» delako. Bestalde, Odon Elorza Donostiako alkateakesan du epaileen erabakia onartzenduela, baina ez datorrela bat. Haren iritziz, ezinbestekoa da Sortu hauteskundeetan egotea, normalizazio eta bake prozesuan funtsezkoa delako legezkoa izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.