EUSKAL HERRIA

Jesus Loza izendatu dute elkarbizitza eta memoria sustatzeko arduraduna

Joan den ostegunean jakinarazi zuen Jaurlaritzak figura hori sortuko zuela. 

2012ko martxoaren 9a
21:15
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ohar bidez jakinarazi du Jesus Loza izango dela elkarbizitza eta memoria sustatzeko arduraduna. Joan den ostegunean jakinarazi zuen Jaurlaritzak figura hori sortuko zuela. 

Lehendakariaren esanetan, "eginkizun horren ardura hartzeko pertsona egokiena da, bere ibilbide politiko eta profesionalagatik, baita terrorismoaren biktimen alde eta askatasunaren aldeko borrokan erakutsitako konpromisoagatik".

Loza PSE-EEko legebiltzarkidea da eta Fernando Buesa Blanco Fundazioko presidenteordea.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.