BERRIA TALDEA

Jexux Arzallusek ere egin du bertsoa 'Zure ziztada behar dugu' kanpainarako

"Hurrengo urteak ziurtatzeko", komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahaleginean da BERRIA Taldea.

2012ko martxoaren 2a
16:30
Entzun

Txantxangorriak gera
ez gera beleak
Egunsentiz berriak
berri ekarleak
Ahots hizki bihurtuz
goizeko eleak
Gu ez gera liztorrak
gu gera erleak
Ziztada bat behar du
gure erosleak.

Bertso hori egin du gaur Jexux Arzallusek BERRIAn Zure ziztada behar dugu kanpainarako. Horrek bertsolarien babesa ere jaso du, eta BERRIAk martxoan egunero bertso bat argitaratuko du.

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" asmoz, BERRIAlaguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahaleginean da euskarazko hedabide taldea.

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak". Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

Zure ziztada behar dugu kanpainaren bigarren faseari ekin dio, herriz herri eta arloz arlo laguntzaileak lortzen. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.