18/98

Jexux Mari Zalakain aske gelditu da

Zortzi urteko espetxe zigorra bete du Zalakainek. 18/98 auzian zigortu zuten Eginen Orain S.A. atalean.  

Jexux Mari Zalakain aske geratu den unean. ETXERAT ELKARTEA
Berria
2015eko irailaren 27a
12:26
Entzun

Dueñaseko (Palentzia, Espainia) espetxean egon da preso, eta bertara joan zaizkio bila hainbat lagun eta ezagun, besteak beste, Pablo Gorostiaga Laudioko alkate ohia eta auzi berean zigortutako beste hainbat kide.

Espetxean egondako urteetan Herria 2000 Eliza aldizkarian idatzi ditu "espetxeko kronikak". Hona hemen, idatzitako azkena. Kazetariaz gain, unibertsitateko irakaslea ere bazen Zalakain espetxeratu aurretik. Enekoitz Esnaola BERRIA egunkariko kazetaria haren ikaslea izan zen, eta Zalakaini buruz idatzi du harenlerro batzuk blogean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.