Komunikabideak

Jimenez Losantosek Cope utziko du, abuztuan

2009ko maiatzaren 11
15:06
Entzun
Federico Jimenez Losantos kazetariak Cope Espainiako irratia utziko duela iragarri du gaur, hedabidearekin akordiora iritsi ostean. Abuztuaren bukaeran lagako du. Irratiak segitzeko eskaintza egina zion Losantosi, baina honek baztertu egin du.

La Mañana irratsaioa zuzentzen du duela urte batzuetatik, eta kontrako hainbat epai jaso izan ditu irainengatik-eta. Euskal Herriari dagokionez, uneoro izan du abertzaleen kontrako diskurtso gogorra. Jose Luis Rodriguez Zapatero (PSOE) Espainiako gobernuburua eta Mariano Raxoi Espainiako PPko presidentea ere kritikatu izan ditu askotan eta gogor. Oso ildo eskuindarra eta elizkoia eduki ditu.

Cesar Vidal kazetariak ere utziko du Cope.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.