INAUTERIAK

Joaldunen egun handia

Eguraldiak askorik lagundu ez arren, jendetza bildu da Iturenen joaldunei harrera egiteko. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2031/[/berriatb]

Joaldunak, Iturenen. IKER TUBIA
Iker Tubia.
2014ko urtarrilaren 27a
18:12
Entzun

Egun handia dute gaur Iturenen, inauteriak ospatzen ari baitira. Gaur egin dute lehen irtenaldia joaldunek: Zubietakoak eta Aurtitz auzokoak Iturenera joan dira. Bihar kontrako bidea egingo dute: Iturengo joaldunak Zubietara joango dira.

Urtero bezala, urtarrileko azken astelehenean jendez bete dira Iturengo kaleak, joaldunen ibilbidea ikusi eta joare hotsa entzuteko. Eguraldia ez dute alde gaur, baina, hala ere, jende ugari bildu da herriko bazterretan. Hamaiketakoa egin ondoren hasi dira herritarrak joare, ttuntturro eta isipuak janzten. Eta ondoren ekin diote ibilaldiari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.