Askatasunak jakinarazi duenez, Joan Bidart Ortzaizeko (Nafarroa Beherea) preso politikoa bere buruaz beste egiten saiatu zen astelehenean, eta ospitalean dago orain.
Bidart joan den irailaren 24an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Ortzaizen, Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako sarekadan. aurence Levert eta Marie-Antoinette Houyvet epaileek agindu zuten operazioa -hamahiru lagun atzeman zituzten-.
Gaur egun Tulleko espetxean daukate, etxetik ehundaka kilometrora eta bakarturik. Familiak datorren astebururako bisita hartzeko kartzelara deitutakoan izan du gertaeraren berri.
Bihar herri batzarrak egingo dituzte Lapurdi eta Nafarroa Behereko hainbat herritan. Askatasunak bihar iragarriko ditu mobilizazioak.
Euskal presoak
Joan Bidart presoa bere buruaz beste egiten saiatu da, eta ospitalean dago
Irailean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Lapurdin eta Nafarroa Behenean egindako sarekadan. Askatasunak dio presoa kartzelan bakarturik zeukatela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu