Tolosako skateparkean (Gipuzkoa) eraso sexista bat izan zen joan den larunbatean. Hala jakinarazi dute gaur Tolosako Udalak eta Tolosako Asanblada Feministak. Udalak, eraso gaitzesteaz gain, abian jarri du indarkeria matxista jasan duten emakumeak artatzeko protokoloa, eta asanbladak, berriz, elkarretaratzera deitu du bihar arratsalderako, 19:00etan Triangulo plazan.
Erasoa izan denak salaketa jarri du Ertzaintzan. Azaldu duenez, erasoa Usabal kiroldegitik gertu dagoen parkean izan zen larunbat gauean.
Tolosako Udalak, ohar baten bidez, argi utzi du «babes osoa» eskaini dietela eraso egin diotenari eta haren ingurukoei, eta mugimendu feministarekin eta gizarte eragileekin indarkeria matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du: «Erakundeon zeregina da gizartearen giza eskubideak bermatzea, baina horretarako beharrezkoa da herritarren jarrera aktiboa ere, erasoak saihesteko».