Erlijioa

Joan Paulo II.ak okerrera egin duela jakinarazi du Vatikanoak

Arratsaldeko zazpietan eman ditu Joaquin Navarro Valls Vatikanoko bozeramaileak Joan Paulo II.aren osasunari buruzko azken berriak. Esan duenez, Aita Santuaren egoerak okerrera egin du, lehen odol presio apala bazuen, orain are apalagoa duela jakinarazi du, eta arnasa arina duela. Azaldu duenez, parametro biologikoak nabarmen kaltetuta ditu. Aurreko berriak eguerdian ziren, eta orduan, "larri baina egonkor" dagoela esan du. Era berean, "kordea galdu gabe eta lasai" dagoela azpimarratu du, eguerdian. Atzo arratsean, odoleko eta bihotzeko kolapsoa izan zuen, eta azken igurtzia ere eman zioten. Eliza Katolikoko burua oso larri dagoela jakin denetik, ehunka fededun bildu dira San Pedro plazan, otoitzean. Erromako agintariek hileta ospakizunetarako hiria prestatzeko erabakiak hartu dituzte, eta, era berean, Italiako eskualde hauteskundeetarako kanpaina bertan behera utzi dute.

2005eko apirilaren 1a
20:39
Entzun
Atzo arratsaldean gernu aparatuko infekzioa diagnostikatu ziotela azaldu du Vatikanoak, eta, gainera,odol eta bihotzeko kolapsoa eragin zion txoke septikoa izan zuela. Era berean, atzo arratsean azken igurtzia eman ziotela agertu du Navarro Vallsek, baina gaur goizeko seietan meza kontzelebratu duela zehaztu du.

Eguerdian beste agerraldi bat egin du, eta "larritasunean egonkor" dagoela azpimarratu du. Italiako Ampco agenziak Joan Paulo II.a koman sartu dela esanez zabaldutako berria gezurra dela esan du.

Zazpietan, beste agerraldi bat egin du Navarro Valsek, eta Aita Santua osasunez lehen baino okerrago dagoela esan du. Gainera, Camillo Ruini Erromako bikarioak eta kardinalak esan du Aita Santuak "sufrimentu une hauetan Jainkoa ikusi eta ukitzen" duela. Bestalde, Joan Pablo II.ak "ezin du asko iraun" 15 urtean haren anestesista izan den Corrado Manniren iritzian.

Aita Santuak makal zebilela agerian geratu da azkenaldian. Arnas aparatuko arazo larriak izan ditu, eta trakeotomia ere egin zioten. Azken asteetan hitzik ezin eginda egon da, eta herenegun sudurretik urdailera zunda jarri zioten elikatu ahal izateko. Parkinsona du aspalditik Joan Paulo II.ak, eta horrek larriagotu egiten du egoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.