Raxoirekin, okerrago. Hori da sozialisten kanpainako mezu nagusia. Krisialdi ekonomikoari aurre egiteko aterkirik ez edukitzea leporatu dio Cristina Garmendiak PPko hautagairi. Eta «dena» nazioarteko ekonomiaren «fluktuazioen» esku uzteak dakarren arriskuaz ohartarazi du.
Ekaitza dator, eta sozialistek «herri harresia» eraiki nahi dute denboraleari aurre egiteko. «Ongizate estatuari eusteko». Inkestek, baina, ez diote mesede egiten. Zaila dirudi Zapateroren gobernuak egindakoak—eta ez egindakoak— egin ondoren, Rubalcabak herritarren konfiantza jasotzea.Sinesgarritasun kontua da.Kolpea, beraz, ahalik eta leunena izatea espero dute.Oposiziorako prestatzen ari diren seinale.
Antzekoa gertatu zaie euskal gatazkarekin. Madinari «ondo» iruditu zaio Rubalcabaren eta Raxoiren arteko aurrezaurrekoan gaia atera ez izana. Euskal Herrian, baina, nabaritu da hutsunea. Gauzak gerorako uzteak dakarren arriskuaz ohartarazi zien Egigurenek alderdiko kideei, baina ez zioten kasurik egin. Orain berandu da. Errotak beste ibai batzuetan ari dira lanean. Joandako urak indarrik ezsozialisten etxean. •
Joandako urak indarrik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu