Bigarrenari, Deirdre Demet-Barry estatubatuarrari 24 segundoko aldea atera dio Van Moorselek eta brontzezko domina irabazi duenKarin Thuerig suitzarrari 43koa. Somarribak, berriz, irabazleak baino minutu bat eta 14 segundo gehiago behar izan ditu erlojupekoa amaitzeko.
"Ez dakit zer gertatu zaidan, ez nuen indarrik aurkitzen. Irabazlea zoriondu baino ezin dut egin, nik ez baitut asmatu behar bezala egoten. Porrotei aurre egin behar zaie, eta onartu behar dut egun txarra izan dudala, ez naizel ondo ibili", adierazi du Somarribak lasterketa amaitu eta gero.
Nolanahi ere, orain etorkizunera begira jarri behar duela burua adierazi du txirrindulari bizkaitarrak eta Veronan (Italia) jokatuko den Mundiala prestatzen. Iaz, Somarribak irabazi zuen Munduko erlojupeko txapelketa, Hamiltonen (AEB).
Somarribak bezalaxe, Van Moorsel irabazleak ere kirol ibilbide guztiz oparoa du. Aurreko Olinpiar Jokoetan, Sidneyn (Australia), berak irabazi zituen txirrindularitzako errepideko zein erlojupeko lasterketak.
Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak
Joane Somarribak ez du ametsa bete
Garaipen handiz osatutako kirol ibilbidea amiatzeko domina olinpiar bat eskuratzea zuen amets Joane Somarriba txirrindulari bizkaitarrak, baina gogotik saiatu den arren, ez du betetzerik izan. Erlojupeko proba irabaztea zen Somarribaren erronka handia, baina, azkenean, zazpigarren bukatu du. Lasterketa hasi denetik bere burua indar gutxirekin sumatu dutela aitortu du. Aitzitik, Leontien Zijlaard-Van Moorsel holandarrak indarrez gainezka egin du ibilbide osoa: 31 minutu eta 11 segundotan osatu du 24 kilometroko ibilbidea, eta urrezko domina eskuratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu