Heriotza

Jokin Gorostidi hil da

Jokin Gorostidi ezker abertzaleko militante historikoa hil egin da. Gaur iluntzean hil da, joan den ostiralaz geroztik koma sakonean egon ondoren, bihotzekoak jota. Politikagintzatik erretiratuta zebilen aspaldian, eta 18/98 auzian epaituen artean zegoen, Xaki atalean. Aste honetan zegokion deklaratzea eta, hain zuzen, bere osasun egoera larriagatik etenda gelditu zen epaiketa.

2006ko apirilaren 25a
20:10
Entzun
Ibilbide luzea egin zuen Gorostidik ezker abertzaleko militantzian: 1967an sartu zen ETAn, eta 1969an atxilotu zuten; bi heriotz zigor ezarri zizkioten Burgosko Prozesuan 1970an, eta zortzi urte bete zituen espetxean; espetxetik atera ondoren, Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen, eta 1992ra bitartean Mahai Nazionaleko kide izan zen; lau legealditan legebiltzarkide ere izan zen Gasteizko Parlamentuan, 1980tik 1994ra; HBko nazioarteko alorrean aritu zen lanean gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.