'18/98 auzia'

Jokin Gorostidi oso larri dago Donostiako Ospitalean

Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide ohi Jokin Gorostidi, Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean dago atzo bihotzeko bat izan ostean. Antza denez, ezker abertzaleko buruzagi ohiaren egoera larria da.

2006ko apirilaren 22a
18:20
Entzun
Jokin Gorostidi Herri Batasuneko mahai nazionaleko kide ohiak bihotz gelditzea izan zuen atzo eta Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboen unitatean zegoen. Trenean eman zion ondoezak atzo Gorostidiri, Iñigo Iruin abokatuarekin asteleheneko auzi saioa prestatzetik etxerako bidean zela. Ondoezak eman zionean Itziar Aizpurua zuen alboan. Gorostidiren osasun egoera «kezkagarria» zen atzo gauerdian, haren gertukoek azaldu zutenez.

Jokin Gorostidik etzi deklaratu behar du Espainiako Auzitegi Nazionalean, 18/98 auziko Xaki atalaren barruan, auzipetu gisa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.