Jokin Zeberio gaztea jazartzeaz akusatutako zortzi ikaskideetatik zazpik urtebete Zumagarrako gazteentzako zentro batean pasatu beharko zuela erabaki zuen iazko urrian Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, eta, beste urtebetea zaintzapeko askatasunean. Zigorraren zati bat bete ondoren, ordea, zentroko arduradunek akusatuak baldintzapeko askatasunean uzteko eskatu zuten Donostiako Adingabeen Epaitegian. Fiskaltzak ere erabakiarekin bat egin zuen. Jokinen familia ordezkatzen duen akusazioa, aldiz, kontra agertu zen. Epaileak zaintzapeko askatasuna erabaki zuen.Horrela jakinarazi du Jokin Zeberioren kasua aztertu duen Felix Etxeberria EHUko pedagogia katedradunak gaur Donostiako Udako Ikastaroetan.
Zazpi gazte horiekin batera, beste neska bat ere zigortu zuen epaileak, asteburuetan heziketa zentrora joateko aginduz.
Jokin Zeberio 14 urteko nerabeak bere buruz beste egin zuen 2004ko irailean. Familiaren iduriko zenbait ikaskidek egindako jazarpenaren ondorioz hartu zuen erabaki hori, eta auzibidea hasi zuen.
Etxeberriaren ustez, ordea, Jokinen “auzia” ez da inoiz argituko guztiz. Izan ere, 14 urteko gazte batek bere buruaz beste egitearen atzean arrazoi bakarra aurkitzea zaila da. Kasuan “guztiak” huts egin zuela gaineratu du irakasleak, baina batez ere, “prebentzioak”. Horren harira hainbat arrazoi aipatu ditu Etxeberriak: Jokinen lagunek “erasoak” ikusten zituztenean ezer egin ez izana edo hildakoaren eta akusatuen arteko famliaren arteko gaizki-ulertuak aipatu ditu Etxerriak.
Gizartea
Jokin Zeberioren auzian zigortutako zazpi gazteak zaintzapeko askatasunean dira
Jokin Zeberio Hondarribiko (Gipuzkoa) nerabea jazartzen zutelakoan zigorra ezarri zieten zazpi gaztetxoen gaineko neurriak aldatu egin zituen maiatzaren 31n Donostiako Adingabeen Epaitegiak: Zumarragako (Gipuzkoa) zentro itxi batean zeuden urtebeteko zigorra betetzen, baina harrezkero zaintzapeko askatasunean dira. Itxialdiaren bidez lortu nahi zen helburua dagoeneko erdietsi dela uste du epaitegiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu