2004an bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazteari jazarri zitzaizkion ikaskideen gurasoek kalte-ordainak eman beharko dizkiote haren familiari. Hala erabaki du gaur EAEko Auzitegi Gorenak. Sententziak inputatuta zeuden zortzi familietatik zazpi zigortu ditu, eta, hala, sendi bakoitzak 10.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Zeberioren familiari, "egin zituzten kalte moralengatik".
Auzitegiak ebatzi du Eusko Jaurlaritzak eta Talaia ikastetxeak ez dutela kalte-ordainik eman beharko, "prestasunez jokatu" zutelako.
Jazarpen ugari jasan ondoren, 2004an Hondarribiako harresitik (Gipuzkoa) saltatuz hil zuen bere burua Jokinek.
Euskal HERRIA
Jokin Zeberiori jazarri zitzaizkion gazteen gurasoak haren familiari kalte-ordainak ematera zigortu dituzte
Inputatuta zeuden zortzi familietatik, zazpi zigortu dituzte 10.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera. Gazteak 2004ean egin zuen bere buruaz beste, aurreko egunetan jasandako jazarpenen ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu