DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

Jolasen Eguna Donostian

Haurrek jolasez eta kirolez gozatzeko aukera izango dute. Gauean, Exaixu, Tximeleta, Gose eta Fuel Fandangoren kontzertuak izango dira. Bihar, Piraten kolektiboak antolatuta, gazteenek lehen aldiz Donostia abordatu dute. 

2012ko abuztuaren 15a
12:40
Entzun

Piratak kolektiboak Jolasen Eguna ospatuko du gaur, Portaletasetik Nautikorantz doan eremuan. Jolasak, batez ere, haurrei zuzenduak izango dira. Goizean, herri kirolak antolatu dituzte; eta arratsaldean, tailerretan aritzeko aukera izango dute etxeko gazteenek. Askaltzen ere emango zaie, 18:30etan Piratak kolektiboak txokolatea banatuko baitu.

Gaurko egitarauan, kirol eskaintza zabala da:  waterpoloa (Nautikoan), aerobika (Easo Plazan), aizkolariak (Trinitate Plazan), eta abar egin dezakete izerdi pixkat bota nahi dutenek. 

Ekitaldi gehienetan, haurrak izango dira protagistak; baina, nagusienek ere "jolas" dezaten, koadrilen arteko jolasak antolatu ditu Eskifaia Gazteen Kofradiak (La Flamenkan). 

Eguna bukatzean, gauero bezala, musika izango da nagusi. La Flamenka gunera hurbiltzen direnek, Exaixu eta Tximeleta taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango dute. Sanguesen, bestalde, Gose eta Fuel Fandangoren kontzertuak izango dira. Musika entzuteaz gain, dantzatu nahi dutenek Erdizka Lauetan taldeak erromeria eskainiko du Konstituzio Plazan eta Agirre Taldea orkestrak dantzarakoak joko ditu Easo Plazan. Aurretik, Pirofantasia su etxeak (Valentzia) su artifizialak botako ditu. 

Piratak kolektiboak bihar (17:30etan), etxeko gazteenen abordaia antolatu du. Aurtengoa lehen aldia izango da eta ziurrenik, ikusmira handia sortuko du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.