Anne Kayanakis Jon Anza auziko fiskalari Frantziako Errepublikaren merezimendu domina eman diote, Kazeta.info-k dioenez. Baionako Auzitegiko prokuradore haren ibilbidea saritu du hala Frantziak. 2002an ere jaso zuen beste bat hark: zaldun edo chevalier izendapena.
Kayanakis 2008tik da Baionako fiskala. Aurretik Guyanan eta Bretainian ibili zen, Frantziaren estatu ordezkari gisa.
Joan Anza euskal militantea iazko apirilaren 18an desagertu zen. Haren neska-lagunak ikusi zuen azkeneko aldiz, Baionako tren geltokira eraman zueenean. Anzak Okzitaniako Tolosarako trena hartu zuen. 2009ko maiatzaren 21ean ETAk jakinarazi zuen bere kidea zela hura, Poliziak bazekiela hori, eta apirilaren 18 hartan Tolosan biltzekoak zirela baina Anza ez zela iritsi. ETAk "gerra zikinarekin" lotu zuen desagerketa.
Aurtengo martxoaren 11n jakin zen -ofizialki- Jon Anza hilda zela eta gorpua Tolosako Purpan erietxean zegoela. Informazio ofizialen arabera, preso ohia apirilaren 29an aurkitu zuten Tolosako etorbide batean osasun egoera txarrean, hiriko erietxe horretara eraman zuten, maiatzaren 11n hil zen eta harrezkero Purpaneko gorputegian zegoen.
Kayanakisek hartu zuen hasiera batean ikerketaren ardura, baina ez zuen deus argitu.
jon anza auzia
'Jon Anza auziko' fiskalari saria
Frantziako Errepublikaren merezimendu domina eman diote Anne Kayanakis Baionako prokuradoreari, bere ibilbideagatik. 'Anza auzian' ez zuen ezer argitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu