Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidente eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Jon Anza euskal militante desagertuaz argibideak emateko eskatu dio gaur Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroari. "Ona litzateke Rubalcabak azaltzea Frantziako lur horietan Espainiako Poliziak mutil hau [Anza] atxiki edo atxilotu zuen".
Izan ere, Egibarrek esan duenez, "zoritxarrez, herri honetan desagertuak izan dira, eta desagertarazi dituztenak ere bai". Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, kasu, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur, Jose Miguel Etxeberria Naparra eta Jean Louis Popo Larre euskal militanteen adibideak gogoratu ditu azkeneko asteetan (Pertur 1976an desagertu zen, Naparra 1980an eta Popo Larre 1983an).
Anza (Donostia, 47 urte) joan den apirilaren 18tik dago desagertuta. Ahetzeko (Lapurdi) bizilagunari egun hartan neska-lagunak Baionako tren geltokira lagundu zion, eta hantxe ikusi zuen azkeneko aldiz. ETAk gero jakinarazi zuen bere militantea dela Anza, apirilaren 18an hitzordua zeukala Okzitaniako Tolosan, baina ez zela azaldu.
1982tik 2002ra artean preso egon zen Anza, ETAko kidea zela leporatuta. Azkeneko urtean buruko gaixotasun bat du, eta ikusteko arazo handiak dauzka.
politika
Jon Anza desagertuaz argibideak emateko eskatu dio Egibarrek Espainiako Barne ministroari
"Ona litzateke Rubalcabak azaltzea Frantziako lur horietan Espainiako Poliziak hura atxiki edo atxilotu zuen", esan du EAJko Gipuzkoako presidenteak. "Zoritxarrez, herri honetan desagertuak izan dira, eta desagertarazi dituztenak ere bai". Apirilaren 18tik dago desagertuta Anza euskal militantea; Baionan ikusi zuten azkeneko aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu