Politika

Jon Anza non den galdetuko dute gaur Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Iruñean bihar egingo dute elkarretaratzea.

2009ko uztailaren 30a
16:27
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Jon Anza militantea (Donostia, 47 urte) desagertua non den galdetzeko mobilizazioak antolatu ditu gaur arratsalderako eta biharko. Espainiako eta Frantziako estatuen jokabidea salatuko dute.

Donostian 19:00etan, Bilbon 19:30ean eta Gasteizen 20:00etan, bilduko dira. Iruñean, berriz, bihar egingo dute 19:00etan. Hiriburu bakoitzeko Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean egingo dituzte mobilizazioak.

Joan den apirilaren 18tik dago desagertuta Anza Ahetzeko bizilaguna (Lapurdi). Egun hartan neska-lagunak Baionako tren geltokira lagundu zion, eta hantxe ikusi zuen azkeneko aldiz. ETAk duela aste batzuk jakinarazi zuen bere militantea dela Anza, apirilaren 18 hartan hitzordua zeukala Okzitaniako Tolosan, baina ez zela azaldu.

1982tik 2002ra artean preso egon zen Anza, ETAko kidea zela leporatuta. Azkeneko urtean buruko gaixotasun bat du, eta ikusteko arazo handiak dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.