Anzaren familiak hiru hilabete ditu orain erabakiari helegitea jartzeko. "Auzia argitzeko egin ez denari eta, batez ere, oraindik argitzeke dagoenari erreparatuko diote gure oharrek", adierazi du Maritxu Basurko senideen abokatuetako batek. Erantsi du ikerketak ez duela hipotesirik baieztatu.
"Jon izan ez balitz izan zena, tratu bera emango al liokete?", galdetu du Basurkok. Lankidetza falta eta egin beharrekoa ez egitea egotzi dio abokatuak instrukzio epaileari: "Aintzat hartuak izan ez diren sentipena dute senideek".
Okzitaniako Tolosako gorputegi batean agertu zen Anzaren hilotza 2010eko martxoaren 11n.