ATXILOKETA

Jon Iñaki Perez Aranburu atxilotu du Espainiako Poliziak Irunen

Polizia iturrien arabera, Frantziara estraditatua izateko agindua du Perez Aranburuk.

2012ko urriaren 19a
20:09
Entzun

Jon Iñaki Perez Aranburu atzeman du gaur goizean Espainiako Poliziak. Hala jakinarazi du Poliziak berak. 09:05 aldera hartu dute atxilo, Irunen, Gipuzkoan.

Polizia iturriek agentziei esan dietenez, Frantziara estraditatua izateko agindua du Perez Aranburuk, hango epaitegiek hala eskatuta. Europa Press agentziak zabaldu duenez, hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten Frantzian, eta hori betetzeko atxilotu dute. Espainiako Barne Ministerioak, berriz, adierazi du 1995etik zegoela desagertuta, eta larunbatean Madrilgo Auzitegi Nazionaleko 4. Instrukzio epaitegiaren esku geratuko dela.

Espainiako Barne Ministerioak adierazi du 2005 urtetik atxilotua izateko agindua zuela Aranburuk, eta agindua Frantziak eman zuela ETAko kide izatea leporatuta.1999. urtean epaitu zuen Pariseko Auzitegiak eta 2000. urtean hiru urteko kartzela zigorra ezarri zion eta hamar urtez Frantzian bizitzera debekatu. Espainiako Barne Ministerioak azaldu du atxiloketa hau “mugarria” izan dela ETAren aurkako borrokan, lehenengo aldia delako “Espainian Frantziaren aginduz etakide bat atxilotzen dena”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.