Jon Iriza, Hodei Zuñiga, Zumai Olalde eta Goizane Pinedo euskal gazte independentistak aske geratuko dira gaur, bermea ordainduta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan duenez. 2009ko azaroan Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak gazte independentisten aurka egindako operazioan atxilotu zituzten. Harrezkero sakabanatuta eduki dituzte Espainiako Estatuko espetxeetan.
AAMk jakinarazi du Irizak eta Zuñigak hemezortzina mila euroko bermea ordainduko dutela.
euskal presoak
Jon Iriza, Hodei Zuñiga, Zumai Olalde eta Goizane Pinedo gazte independentistak libre, bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu