EUSKAL PRESOAK

Jon Lekuona iritsi da Iruñera

Ordiziatik Nafarroako hiriburura joan da monozikloan, euskal presoei eta senideei atxikimendua adierazteko.

2013ko otsailaren 2a
20:02
Entzun

Jon Lekuona ordiziarra 06:30 aldera abiatu da Ordiziatik (Gipuzkoa) Iruñera bidean, euskal presoei eta haien senideei atxikimendua adierazteko. Lazkao, Ataun eta Lizarrusti atzean utzi ditu goizean zehar, eta Etxarri Aranatzera (Nafarroa) ailegatu da 11:00 aldera. Harrera beroa egin diote herrian. Eguraldi txarra izaten ari da Lekuona ia ibilbide osoan zehar. Espero zuten 19:00 inguruan iristea Iruñera, eta azkenik minutu batzuk geroago heldu da Nafarroako hiriburura.

Lekuonak berak ekimena aurkezterakoan azaldu zuenez, egitasmoak antzekotasunak ditu presoen hainbat familiaren egunerokotasunarekin: "Senideek bizi behar dituzten zailtasun psikologikoak, errepidea...". Gaineratu du ibilbidea osatzen badu ere ez duela ospakizunik egingo: "Agian kirol ikuspegitik izan liteke ospatzeko modukoa, baina presoen eskubideak errespetatzen ez diren artean ez da zer ospatu".

Twitter bidez eman dute Lekuonaren erronkaren berri. @monozikloz kontua darabilte. #MonoziklozHerrira traola ere erabili dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.