Fernandezek Radio Euskadin agertu duenez, bake prozesua abiatzeko "indarkeria" eten behar da, eta hori lehenbailehen egin beharreko zerbait da: "Prozesuaren hasiera gehiegi atzeratzen ari da, eta atzerapen hori aprobetxatzen ari dira dira bake prozesu hori nahi ez dutenak, indartzeko eta boikoteatzeko". Bake prozesua nahi ez dutenen artean, PP ez ezik, ildo bertsuko sektore judizial zein ekonomikoak eta komunikabideak kokatu ditu Fernandezek.
"Aldiz, bake prozesuaren alde gaudenok ahuldae eta zailtasun egoera batera eramaten gaitu atzerapenak. Beraz, presazkoa da bake prozesua abiatzea, indarkeria eteteak adieraziko lukeen irteerako seinalea lehenbailehen ematea, horrek eszenatoki guztiz berria sortuko baitu eta egoera berri batean egongo baikara".
Baketzea
Jonan Fernandez: "Bake prozesuaren atzeratzeak kontra daudenak indartzen ditu"
Egungoa bake prozesu baten atariko unea dela uste du Jonan Fernandez Elkarri-ko koordinatzaileak, baina hala ere, prozesu horren hasiera gehiegi ari dela atzeratzen iritzi dio. Gainera, atzerapen horrek bake prozesuaren alde daudenen kalterako dela eta kontrakoak indartzen dituela erantsi du. 13 urtez kargu horretan izan ondoren, Elkarri-ko koordinatzaile izateari utziko dio bihar Fernandezek: Elkarri Lokarri bihurtuko da, eta Paul Riosek hartuko du erakunde berriaren gidaritza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu