Politika

Jonan Fernandez ez da Elkarri berriko koordinatzaile nagusia izango

Igandean, hilak 12, Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da Elkarri eraldatua osatzeko batzarra. Ekitaldi horretan hautatuko dute zuzendaritza taldea. Orain arte Elkarriko koordinatzaile izan den Jonan Fernandez ez da erakunde berriko burua izango, ezta zuzendaritza taldeko kidea ere. Paul Rios da koordinatzaile nagusi izateko hautagai bakarra.

2006ko martxoaren 10a
18:43
Entzun
Koordinazio taldea 11 pertsonek osatuko dute eta honakoak dira hautagaiak: Paul Rios, Fernando Arzallus, Blanca Burusko, Andoni Mendizabal, Pablo Martinez, Iosu Urra, Maixux Rekalde, Itziar Fernandez, Iñaki Arzak, Jose Mari Agirre, Rosi Garrido, Patxi Lazaro eta Joseba Saban.

Paul Rios, izango da ziurrenik Elkarriren oinordeko izango den erakunde berriko koordinatzaile nagusia bera baita hautagai bakarra. Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak txalotu egin du ordezkapena. "Erakunde berriarekin elkarlanean jarraitu dut baina ez zuzendaritzatik, oinarritik baizik. Nire indar guztiarekin Paul Riosi eta martxoaren 12an aukeratzen den talde berriari babes osoa emanez". Fernandezen ustez, eraldaketa hau ona da ikuspegi guztietatik: "Ikuspuntu guztietatik eraldaketa hau ona dela uste dut; ziklo berri batean sartzen garelako, proiektua berria delako eta 13 urteren buruan gizarte erakunde bat eraberritzea osasuntsua eta baikorra delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.