Eusko Jaurlaritzak Hizkuntz Politikako Ikerketa eta Koordinazio zuzendari izendatu du Jorge Gimenez (Irun, 1956), Gobernu Kontseiluaren bileran. Ivan Igartua Ugarteren lekua hartuko du.
1993an Alberdania argitaletxea sortu zuen Gimenezek, Inazio Mujika idazlearekin batera. 1997an Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari izendatu zuten.
Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako organigrama
- Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako sailburua: Cristina Uriarte —Hezkuntza eta Kultura ere badaude sail berean—.
- Hizkuntz Politikako sailburuordea: Patxi Baztarrika.
- Euskararen Sustapeneko zuzendaria: Jokin Azkue.
- Administrazio Publikoetako hizkuntz normalizaziorako arduraduna: Gotzon Lobera.
- Hizkuntz Politikako Ikerketa eta Koordinazio zuzendaria: Jorge Gimenez.
- HABEko zuzendaria: Joseba Erkizia.
Jaurlaritzaren gaurko beste bi izendapenak: Javier Alonso Aldama Unibertsitateetako zuzendari eta Amaia Jauregiberri Goenaga Administrazio eta Kudeaketa Ekonomikoko zuzendari.