Estatutu Berrirako Proposamena

Jose Antonio Alonso: "Ibarretxeren Planari buruzko herri kontsulta legez kanpokoa izango litzateke"

Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonso iragan abenduaren 30ean Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu Berrirako Proposamenaren aurka mintzatu da. Egitasmoak aurreikusten duen herri kontsulta izan da bere kritiken ardatz nagusia. "Estatutu Berrirako Proposamenaren inguruko herri kontsulta legez kanpokoa izango litzateke. Bi dira hori horrela dela esateko arrazoiak. Batetik, soilik Espainiako Estatuari dagokio erreferendumak antolatzea eta euren garapena. Bestetik, Ibarretxeren Planak Espainiako Kongresuaren gehiengoaren adostasuna beharko luke, eta hori ez da gertatuko".

2005eko urtarrilaren 10a
13:06
Entzun
Herri galdeketa aurrera jarraituko balu, Espainiako Gobernuak galarazi egingo lukeela azpimarratu du Alonsok. "Badira legea eta Espainiako Konstituzioa errespetatuz balizko herri galdeketa bati aurre egiteko adina baliabide. Guk mekanismo horiek guztiak jarriko genituzke mahaiaren gainean, lasaitasunez eta normaltasun demokratikoa bermatuz".

Espainiako Gobernuaren lehen egitekoa Espainiako Konstituzioa bermatzea dela dio Alonsok. "Gobernua Espainiako Konstituzioa babesteko ahal duen guztia egin du orain arte, eta etorkizunean ere hala egingo du. Egoera zaila da, baina Espainiak sistema demokratiko sendo eta heldua du, eta horrelako erronkei lasaitasunez erantzun behar zaie".

Atutxak ostiralean emango dio Estatutu Berrirako Proposamenaren berri Espainiako Kongresuko lehendakariari

Eusko Legebiltzarreko lehendakari Juan Maria Atutxak ostiralean emango dio iragan abenduaren 30ean adostutako Estatutu Berrirako Proposamenaren berri Espainiako Kongresuko lehendakari Manuel Marini. Bilera goizeko 10:00etan izango da, Madrilen. Atutxak eta Marinek testua Espainiako Kongresuan nola tramitatu adosten saiatuko dira bileran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.