preso politikoak

Jose Antonio Fernanez Hernando euskal preso politikoa ez da bihar espetxetik irtengo

Jose Antonio Fernandez Hernando euskal preso politikoak ez du bihar askatasuna lortuko espetxeak ez duelako autoa irmotzat jotzen. 22 urte espetxeratuta egon da preso santurtziarra, eta bere irtenaldia atzeratu egingo dela ohartarazi du Askatasunak.

2005eko abuztuaren 9a
18:36
Entzun
Jose Antonio Fernandez Hernando euskal preso politikoak bihar espetxetik kanpo egon beharko luke. Kartzelak, aldiz, autoa ez du irmotzat jo, eta irtenaldia atzeratu egingo da. Fernandez Hernandok 22 urte daramatza preso, eta lizentziamendu ofizialik ezean, ez du askatasunik lortuko.

Momentuz argitzeke dago preso santurtziarrak noiz lortuko duen askatasuna, beraz, Fernandez Hernandoren lagun eta senitartekoak espetxeraino hurbilduko dira Euskal Herrirako bidaia elkarrekin egiteko. Ondoren, egun berean, lehen harrera egingo diote Santurtzin.

Fernandez Hernandoren “bahiketa berri hau” salatzeko Santurtziko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak manifestaldi bat antolatu du biharko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.