POLITIKA

Jose Antonio Pastor: "Sortu legeztatzea kalean jada errealitate dena legeztatzea litzateke"

PSE-EEko bozeramaileak dio erabakia "lehenbailehen" hartzea komeni dela, eta "datozen asteetan" heltzea espero du. 'Bateragune auzia'-ren gaineko erabakia ere "berehalakoa" izan beharko lukeela dio.

2012ko apirilaren 2a
12:25
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak uste du Sortu legeztatzea "kalean jada errealitate dena legeztatzea" litzatekeela, eta alderdi sozialistak "egokia eta komenigarria" ikusten du Auzitegi Konstituzionalak erabakia "berehalakoan"  hartzea.

Pastorren arabera, "datozen asteetan" hel daiteke erabakia.

Bateragune auzia-ri dagokionez ere, gaia "lehenbailehen" konpontzea espero du. "Aukera asko dago: Otegi absolbitzea, epaiketa artxibatuta geratzea baina beste epaiketa batzuengatik zintzilik dituen zigorrak aplikatzea, edo Bateragune auzia-gatik kondenatzea eta kartzelan jarraitzea", esan du. Hala ere, erabakia "segituan" hartzea espero du, Otegi kartzelan egoteak "biktimismoan lagundu" egiten duelako.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.