Atxiloketa
Jose Antonio Zurutuza Sarasola talde autonomoetako kide izana atxilotu dute Biriatun
Frantziko Polizia Judizialak Jose Antonio Zurutuza Sarasola talde autonomoetako kide izana atxilotu du gaur goizean Biriatun, Euskadi irratiak zabaldu duenez, eta Baionako komisaldegira eraman dute. Zurutuza Sarasola orain bi urte ere atxilotu zuten Olabe enpresaren aurka egin zen operazioan, eta orduan, libre utzi zuten zaintzapean. Laurence Levert epaileak agindu atxiloketa.
Gaur egun, Frantziako naziotasuna du Zurutuzak, eta nazioarteko atxiloketa agindu bat dela eta atzeman dute gaur goizean Laurence Levert epailearen aginduz. Espainiako Justiziak bost hilketa eta bi bahiketa leporatzen dizkio, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu