Jose Ignacio Asensio izendatu dute GHK-ko administrazio kontseiluko lehendakari

2015eko abuztuaren 25a
18:42
Entzun

Administrazio kontseilu berria hautatu dute Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioaren Batzar Nagusian eta GHK-ko Batzorde Nagusian. Imanol Lasa diputatua lehendakariorde izendatu dute, eta Cesar Gimeno zuzendari nagusi.

Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eskatuta, Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioaren ezohiko batzarra egin dute, eta, bertan, GHK-ko administrazio kontseilu berria izendatu dute. Asensio (PSE) izango da lehendakari.

Administrazio kontseiluko bokalak Felix Asensio, Carlos Ormazabal, Arcadio Benitez, Jaime D. Marcaya, Mikel Duran, Aitor Aldasoro, Miguel Buen, Juan Maria Altuna eta Ainhoa Intxaurrandieta izango dira. Asensiok azaldu du "Gipuzkoan hauteskundeen ondoren" dauden gehiengo politikoak "kontsortzioan bertan ere islatzeko" egin dute ezohiko batzarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.