eliza

Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzain

Jaso du Vatikanoaren aldetik izendapena, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, eta aurki egingo dute neurria ofizial. "Oso izendapen txarra litzateke Gipuzkoako Elizarentzat", esan du aurreko egunetan Markel Olano ahaldun nagusiak.

2009ko azaroaren 20a
16:12
Entzun
Jose Ignacio Munillak (Donostia, 1961) jaso du dagoeneko Vatikanoaren aldetik Donostiako gotzain izateko izendapena, Euskadi Irratiak 14:00etako albistegian esan duenez. Vatikanoak Espainian daukan Nuntziaturaren bidez egingo du ofizial erabakia, eta Munilla bera bihar hedabideen aurrean agerraldia egitekoa da Palentzian (Espainia) -hango gotzain izan da 2006tik-.

Juan Maria Uriarte ordezkatuko du Donostiako gotzain karguan -erretiroa hartuko du hark, adinagatik-, eta polemika handia eragin du -batik bat, Gipuzkoan-, Munillak jarrera kontserbadoreegiak eta espainolistak dituelakoan. Esaterako, Antonio Maria Rouco Varela eta Antonio Cañizares kardinalen babesa dauka. "Oso izendapen txarra izango litzateke Gipuzkoako Elizarentzat", esan du aurreko egunetan Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak.



Zumarragako (Gipuzkoa) parrokiako apaiz laguntzaile egin zuten 1986an Munilla, eta lau urtean egon zen han.

Euskalduna da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.