Aldaketa Nafarroako Gobernuan

Jose Ignacio Palacios Ongizate sailburua kargutik kendu du Miguel Sanz Nafarroako presidenetak

Jose Ignacio Palacios Nafarroako Ongizate sailburua bere kargutik kendu du Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidenteak. Palaciosek egindako lanarekin pozik dagoela azaldu du Sanzek eta erabakia Gobernuari bultzada berri bat emateko helburuarekin egin duela adierazi du. UPNk eta CDNk atzo plazaratutako CIESek Nafarroan boto intentzioaren inguruan egindako inkestako emaitzen arabera izango lituzteketen emaitza txarrek ez dute Sanzen hitzetan zerikusirik izan sailburu aldaketan.

2006ko ekainaren 8a
19:26
Entzun
Hamar urte eman ditu Jose Ignacio Palaciosek Sanzen gobernu taldean. Nafarroako Parlamentuak behin baino gehiagotan arbuiatu izan du. Besteak beste, irrati lizentzia banaketan Euskalerria irratiari baimena ukatu zionean gaitzetsi zuen parlamentuak. Orduan, Nafarroako Komunikazio sailburua zen Palacios.

Miguel Sanzek urteetako leialtasuna eskertu dio Palaciosi eta berau kargutik kentzeko arrazoi bakarra gobernuan aldaketaren bat egitea izan dela esan du Sanzek. Ongizate sailburu berria Maria Isabel Garcia Malo izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.