Espainiako Poliziak Jose Luis Areizaga tolosarra atxilotu zuen atzo goizean. Haren familiak Tolosaldeko Hitzari adierazi dionez, goizeko zortzietan atera zen etxetik eta eguerdirako itzuli behar zuen. Haren emaztea kezkatu egin zen azaltzen ez zela ikustean, joan behar zuen tokira deitu eta han ez zela izan erantzun zioten.
Duela zortzi hilabete Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen izan zen eta aske gelditu zen kargurik gabe. Hori dela-eta, emaztea kezkatuta zegoen eta Donostiara Espainiako Poliziarenegoitzara deitu zuen eta han zegoela atxilotuta erantzun zioten, Baltasar Garzon epailaren aginduz, eta Madrilera eraman behar zutela. Arratsaldeko seiak aldera zortzi polizia izan ziren Areizagaren etxea arakatzen.
Jose Luis Areizaga Aranbarrik 56 urte bete behar ditu laster, oso ezaguna da Aralar Kirolak izeneko kirol dendak dituelako Tolosan eta Donostian.
Atxiloketa
Jose Luis Areizaga tolosarra atxilotu du Espainiako Poliziak
Espainiako Poliziak Jose Luis Areizaga tolosarra atxilotu zuen atzo goizean, Garzon epailearen aginduz, eta Madrilera eraman dute, 'Tolosaldeko Hitza'-k bere webgunean jasotzen duenez. Atzo arratsaldean bere etxea arakatzen aritu zen Espainiako Polizia. Areizaga oso ezaguna da Tolosan (Gipuzkoa), Aralar Kirolak dendako nagusia delako. Duela zortzi hilabete Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzen izan zen eta aske gelditu zen kargurik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu